XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta inoiz marinel treberik ikusi bada hangoak bait trebeak, ezen zuhaitz enbor hustuetan sartuta nabigatzen ziren, labeetako gatzemaileek erabiltzen duten pararen antzekoez eginez arraunena.

Piragua zeritzaten batel antzeko hari eta gorputzetan zauriak zituztela ikusi genituelarik, lehor irmotik bila etortzen zitzaizkiola otu zitzaigun, hain ikusten genituen otzan eta menekor, ziur esklabutzat erabiltzen zituztenaz.

Colombusen begiek ez zuten beste ikusminik urregorria baino, horregatio.

Izarorik izaro igaro ginen, zeini izen berria ezartzen geniolarik, ezen jainkobako haien berbakeran izendunak baziren ere, komeni zen Jainkoaren eta Errege-Erreginaren belarrieta ulergarriak izango zirenak ezartzea.

Gainera, bidaia haren burura onez ailegatzea ahalbidetu zuten guztien izenak betirako gordeak izan zitezen ere bataiatu zituen kristau izaroak.

San Salvador, Conçepción, Fernandina, Isabela, azken hau urregorrizko lurmuinak ei dituen Samoet haren ordeko bataiatu zuen Colombusek, errosario luze bateko kontuak dira guztiak.

Behin edo behin, itxaropenerako zirrikituren bat, hala zelan, urriaren azken alderantz, non hango izaroetako buru eritzi geniona ezagutu genuen; goitik behera urrez josita, eta aieruz eta ahal zuen eran esaten zigularik, han urrunagoan ugari dago urregorria.

Eskas zegok hemen urrea, eta hain eskas non gutxiri asko erizten dioten, eta eurentzat asko dena guretzat hutsaren hurrengoa duk.

Joannesek arrenguraz egin zidan aitorpena.

Irudi zukeen etorri zela zer edo nor jakinen baten bila, eta halakorik aurkitu ezean suhilik geratu zela haren baitakoa.

Arrengura eta hats-beherapena niregan ere gero eta larriagoak ziren.

Ilun nuen barrua Alkatrazari harria jaurti nionenez gero.

Orain ere, berbok eskribatzeko doi-doi ditudalarik indarrak, bortitz eta bizi gogoratzon zait alkatrazaren irudia, odoletan gure kubiertan, hilotzik.